domingo, 18 de marzo de 2012

Hernaniko Kronika Onak izanez gero, nahikoa bi zaldi 2012/03/18 - Igandea

‘Donosti Bi Zaldi’ taldeko 20 lagun eta 20 kotxe, 20 relikia, Gudarien plazan bildu ziren atzo, jendearen gozamenerako. Zaharrena 1969koa, bereziena bi motorrekoa, eta denak ere ondo zainduta ekarri zituzten Hernanira. Urtean 8-10 aldiz biltzen dira gidari kurioso hauek, batera eta bestera ibili, eta euren kotxe kuttunak erakusteko; tartean, baita hernaniarrak ere. Hernani inguruetan ibili, eta sagardotegian bukatu zuten eguna. Zeinek ez ote ditu gogoan, Citroën Doscaballos, edo Bizaldikoak. Atzo, berrituko ziren zenbait hernaniarren oroitzapenak.

No hay comentarios: